Espazio publikoaren McDonaldizazioa

Merkatalgunetzarrak erdiguneko komertzio txikia deuseztatzen ari dira. Dendariak kexu dira. Eguraldi kaskarrak tabernarien terrazak eragozteaz gain, erosleak uxatzen ditu. Politikariaren aholkulari baikorrari bat-bateko erantzuna otu zaio gaueko ordu txikitan: Mahoma ez badoa mendira… …erdigunea merkatalzentro bihur dezagun! Esan eta egin.

Ezkorragoa den aholkulariak zera esan dio Politikariari, plaza
hori monumentu izendatua dagoela, ez-dakit-zer-arkitekto-ezagunak egin zuela
ez-dakit-noiz, eta ezin dela teilape batez estali. Politikariak
bere zalantzak eduki arren— irribarre batez erantzun dio: Ez esan teilape, motel, esan Estalki Arkitektoniko. Eta ez kezkatu plazaren babesarekin; plazaz gain, beste bi kale estaliko ditugu eta, gainera, modan dauden prozesu parte-hartzaile horietako bat jarriko dugu indarrean. Bidalitako SMSekin diru pixka bat irabaziko dugu, baita edozein kultura ondasunaren izendapen-aldaketa babestu ere.

Aholkulari ezkorrak azken galdera egiten dio Politikariari:
—Eta horrek guztiak ez al du ekarriko espazio publikoaren McDonaldizazioa?
—Eta hori zer demonio da?


Estalki “arkitektonikoa” Olagibelen Plaza Berrian / Gasteizko Udala


EGUNERATZEA (2009-7-15):

Hizkuntza hanpatsu eta eufemistikoa ez da estalkietara mugatzen. Alde Zaharreko fatxadetan margo arkitektonikoa ere erabiliko dute. Arkitekturako karreran ez ziguten margo mota hori erakutsi.


Gasteizko Alde Zaharrean martxan dagoen 7. proiektua / Cascobizia aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude