Plan Partzialik ez

Hausnarketa interesgarria luzatu zien atzo Koldo Goikoetxea arkitekto eta hirigintzako irakasleak 3. mailako ikasleei, 2009-2010 ikasturteko irekieran:

—”Ziur asko, hemen zaudeten ikasleok ez duzue Plan Partzial berririk antolatuko, gutxienez datozen 25 urtetan“.

Zoritxarreko (edo zorioneko) igarpena lau puntutan oinarritu zuen:

  1. Etxebizitza hutsen kopuru handia eta neurgaitza, parkearen %20tik gertu dagoena. Etxe hutsa zer den definitzen zaila bada ere, gutxik jartzen du zalantzan gaurko gizarteak arazo horri irtenbidea eman behar dionik.
  2. Biztanlegoaren hazkundeak, behera egiten jarraitzen ez badu ere, ez du goruntz jotzen. Baby Boom delako garaia aspaldi amaitu zen gure artean. Etorkinek demografiako grafikak mantendu dituzte, baina joera orokorra argia da.
  3. Familia-ereduaren aldaketak ekarri zuen etxebizitzen ugaritasuna bukatu egin da. Duela hiruzpalau belaunaldi, gurasoak eta aiton-amonak etxe bakarrean bizi ziren. Aurreko bi belaunaldiek ohitura hori apurtu zuten, jende kopuru berdina etxebizitza kopuru bikoitza edo hirukoitza okupatzera pasa zela. Oinordetzak kontuan hartuta, ez du ematen etxe gehiago behar denik.
  4. 2008an hasi zen krisialdiak gogor astindu du Euskal Herria, eta argi dago eraikuntza izan dela kaltetuena. Sendatzeak luzera joko duela dirudi.

Etorkizun gertua, hirigintzari dagokionez, Hiri Antolakuntzako Plan Berezietan egon daiteke, beraz. Zaharkituak ditugun auzuneak eraberritu eta gaurko beharretara moldatzean egon daiteke koska.


Biztanlegoaren hazkundeak behera jo duela argi uzten duen grafikoa / Euskal Herriko Datuen Talaia

2 Comments

  1. Ba eztakit, batzutan gauzen arrazoia edo sorburua entendimendutik eskapatzen zait, Salburuan eta Zabalganan iragarri duten mobida kasu. Etxebizitza sailburua sartu zenean, Iñaki Arriola, alde batera eta bestera egin zuen dantza; alde batetik bigaitzearen aldeko banderak arrotu zituen, bestetik ez-takit-zenbat-mila etxebizitza berri egingo zirela iragarri zuen (eraikuntzaren industria nonbait suspertzeko keinua egin zuen Arrietak, normala zen moduan). Eztakit -enaiz ailegatzen- plan partzialik gabe hau dena burutu daitekeen edo ez, baina argi dago garapen gune berriak badirela jada martxan, ezta?Agian, hirigintza alde batera laga beharko zenukete eskolan, ta Urban Planning delakoa erakutsi, ezta? Edo gutxienez birpartzelazio bat egitea (money makes the world go around…)<object width=”560″ height=”340″><param name=”movie” value=”http://www.youtube.com/v/rkRIbUT6u7Q&hl=en&fs=1&rel=0″></param><param name=”allowFullScreen” value=”true”></param><param name=”allowscriptaccess” value=”always”></param><embed src=”http://www.youtube.com/v/rkRIbUT6u7Q&hl=en&fs=1&rel=0″ type=”application/x-shockwave-flash” allowscriptaccess=”always” allowfullscreen=”true” width=”560″ height=”340″></embed></object>

  2. Kaixo, Ibai. Aipatzen duzun Gasteizko adibidea oso interesgarria da, eta horren inguruan zerbait idazteko asmoa nuen. Hala ere, eta oker ez banago, ez da eraikigarritasuna handitu, El Correok dioen moduan. Etxebizitza gehiago egitea ahalbidetu da, onetsitako eraikigarritasunak mantenduz (hau da, etxebizitzak txikituz). Hobeto zetorren Berrian. Ondo segi.

Utzi erantzuna Ibai(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude