Abiadura Handiko Europa

Ia hamabost urte igaro dira jada Rem Koolhaas arkitekto herbehereetarrak honako irudi bitxia S,M,L,XL liburuan argitaratu zuenetik.


Kartografiaren bidez etorkizun hurbileko Europa irudikatu nahi izan zuen Koolhaasek, desitxuratze argigarri bat erabilita. Irudiak ez du ohiko planoetako Europaren geografia fisikoa soilik adierazten. Denboraren aldagaia ere barne hartzen du, Abiadura Handiko Trenaren ondorioak grafikoki erakuste aldera. Kontzeptu-maparen helburuetako bat Frantziako Lille hiriaren hiriburutza azpimarratzea zen, garai hartan Koolhaas Euralilleko hirigintza-plangintza garrantzitsua baitzuen esku artean.

Hala ere, planoak bestelako irakurketa interesgarriak badituela iruditzen zait. Gertukoena, Euskal Herriarekin zerikusi zuzena baitu, mendebaldeko Europan Frantziaren zentraltasuna areagotu baino ez dela egingo AHTaren eraikuntzarekin. Horrek esan nahi du Parisek Ipar Euskal Herriko trenbide berria aurrera eramateko interes handia duela, azken berriek berretsi bezala, 2009ko uda baino lehen kontrakoa ziurtatu arren. Geroak esango du.

5 Comments

  1. Askotan pentsatu izan dut era honetako mapak intentzionatuak ote diren. Beharbada ez dira datu batzuren ondorio baizik eta politika baten subjetibitatearen emaitza…

  2. Erabat ados, TOKI. Plano hori nahiko subjektiboa da. Koolhaasi Lilleren garrantzia azpimarratzea interesatzen zitzaion, Euralilleko operaziotzarrak aurrera jo zezan. Ondo segi.

  3. Bai, gainera nahiko “herberezentristak” dira…Pasajesen agertzen diren Teo Deutinger-en mapetan bezala (www.tdstar.nl): Herbereak erdi erdian agertzen dira beti (baaale, Europako erdian daude berez…baina hala ere “herberezentristak”!!)

  4. Bada, orain, Lille izan beharrean Bordeaux hautatu dute. Bordeaux aldatzerat datoz. Frantziako Estatuaren Borzkarren Errepublikaren baitako arkitekturazko aldizkari batean irakurri dut.

  5. Norbaitek irudikatzen al du Rem Koolhaas-en eta AMOMA-ren lanen bat Bilbaon?

Utzi erantzuna Andoni Errazkin Beratzadi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude