Babes Ofizialeko Gizartea, salgai

Uda igaro eta Eusko Jaurlaritzak ekainean azaldutakoa bete egin du; hemendik aurrera, Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE edo BPE) behin-betiko kalifikazioa bertan behera utziko da, jabeek horrela nahi izatekotan. 12.000 familiek -edo jabeek, hobeto esanda- beraien etxebizitzen lurrazal-eskubidea erosi ahal izango dute, 9.000-12.000 euro truke, kasu batzuetan.

Honek aurreko legedietan ezarri nahi izandako BOE ereduarentzako izugarrizko atzera pausua da: orain arte, BOE bat 75 urteko lurrazal-eskubidearekin bat saltzen zen, hots, lur zaila ez zen inoiz salmentan suertatzen, eta, ondorioz, lurzoru publikoaren ondarea beti gora. Beste hitz batzuetan: BOE bat “irabazten” zuen familiak alokairu oso oso merke baten irabazleak besterik ez ziren suertatzen.

Psikologikoki, familia askorentzat egundoko lasaitasuna izango da, ziur. Baina, ez al da izango iruzurrentzako ate irekia? Eta, ikuspegia aldatuz, bidezkoa ote da guztion zergekin bakar batzuek etxebizitza merke lortzea, pertsona horren edo horien maila ekonomikoa, maiz, kontrola ezina dela ikusita?

8 Comments

  1. Informazio gehigarri batzukEta orain denbora bat Madrazoren ejekutiban lan egindako baten blogean sakonago aztertu zen gaia prentsa konbentzionalaz gain noski.

    http://leolo.blogspirit.com/archive/2010/02/06/venta-derechos-superficie-incrementar-la-propiedad-para-teor.htmlAtzo bertan berriz Donostiako blog batetan beste gai batzuren artean honako hau aipatzen zen. Unibertsitate inguruko Benta-berri auzoko babes ofizialeko etxebizitzen inguruan zihoan kritika nagusia.http://www.loveof74.es/weblog/politica/benta-berri-significa-%E2%80%9Cnueva-venta%E2%80%9D/

  2. Lotsagarria eta
    zentzubakoa!
    Alokairuzko parke publikoa handitzea helburu nagusitzat dutela dioten
    bitartean, dagoeneko eraikita dagoen parke publikoa esku pribatuei saltzen
    diete? Ondare publikoaren galera ekartzeaz gain, neurri erregresiboa dela uste
    dot.

    Ta bestetik, operazio honetatik gobernuak eskuratuko duen dirua nora
    bideratuko den jakitea be ez legoke txarto…

  3. Oso kezkagarria!

    Uste dut gaur egun argi dagoela alokairuzko etxebizitzak eta ondare publikoaren gehitze politikak martxan jarri behar direla.
    Sustatzaile pribatuek ez ezik, adminitrazio publikoak ere etxebizitzekin negozioa egiten, ala?

    Benetazko politika sozialak non daude? prentsan? eta atzetik….zas!

  4. Mikel, aipatu bloga EAEko etxebizitza politikak ulertzeko ezinbesteko lanabes bezala dut. Bere egileak, Javier Buron Cuadradok, gurekin egin zuen solas Aldiriren 1go alean. Elkarrizketa zabal bezain interesgarri horretan (ikusten duzunez, Aldirin amonarik ez dugu :), Buronek Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburu orde eta Etxebizitzako Zuzendari bezala jasotako eskarmentuaren berri eman zigun, berak esan bezala “euskal etxebizitza eredua” azalduz. Elkarrizketa horren lagin lagatzen dizuet:ALDIRI: Euskal etxebizitza eredura bueltatuz, etxebizitzaren gabeziaren bidegabekeria konpontzeko modu zuzena da eraiki
    beharreko lurzoruaren araberako BOE portzentaia minimo bat ezartzeko
    betebeharra, nolabaiteko zirrikitu legala bilatuz. Horrela, Espainiako
    Konstituzioak bermatzen duen eskubide horri heltzea lortu arazten da,
    gutxienez epe-ertainera. Zirrikitu, edo tranpa txiki bat izan dela uste
    duzu, ala euskal eredua sortzerako orduan ahalegin guztiak egin zirela
    uste duzu?

    JAVIER BURÓN CUADRADO.:
    Tira, ez dut uste inork hospital edo ikastetxe publikoak tranpa edo
    iruzurtzat hartu ditzakeenik, pribatuek dituzten prezioekin
    konparatzekotan. Arlo publikoak hornitu beharreko etxebizitza, osasun
    eta hezkuntzatik azkenengo biak besterik ez daude bermaturik, baina
    etxebizitzaren eskaintza, gaur egun eta hiritarren erabaki politiko
    bategatik, eskaera baino txikiagoa da.

    Gakoa
    etxebizitza eta alokairu publikoko eskaintza indartsu bat sortzean
    datza, non behar duen eta prezio altuak ordaindu ezin ditzakeen edonork
    bizitzeko toki bat eskuratzeko kapaza izango den. Aldi berean,
    etxebizitza libreen prezioak behera jotzeko presioa eragin beharko
    litzateke.

    Non egon daiteke “iruzur” hori? Ba
    Espainian, orokorrean baina etxebizitza kontuetan ere, suediako
    zerbitzu publikoak nahi direla, baina Afrikako zerga eta
    hazienda-ikuskaritzekin. Estatuak etxebizitza eskubide bezala
    bermatzeko, zerga-presioa halaber handitu beharko litzateke, afera
    sozialetarako bildutako diru-kopurua handituz. Baina BOE eredua ez da
    tranpa bat, baizik eta klase-ertain eta txiroen kapazitate ekonomikoari
    zuzendua den neurria, bai alokairuan bai erosketan. Neurri hau ez da
    merkatuaren arauen arabera mugitzen, zerbitzu publikoa baita, nahiz eta
    merkatu librearekin lehiatzeko indar aski izan.

    Babestutako
    etxebizitzaren eredua ez da Osakidetza edo Euskal Eskola Publikoaren
    eredutik lar aldentzen. Bi erakunde horietan ematen diren zerbitzuen
    kalitatea arlo pribatuak dituenaren oso antzekoak dira, eta behar
    duenarentzako etxebitiza merkatuan sarrera unibertsala bermatzen da. Hor
    sartu nahi ez duenak -edo beharrik ez duenak- merkatu librea izango du
    beti eskura.

  5. Apa Ibai, erantzuna bote prontoan ematearen ajeak… inguruan komentatuta esan didatenez orain dela urte batzuk etxebizitzaren inguruan antolatutako kultur astean sailburuordea bera etorri zen unibertsitateko kolokio batera. Ez dakit nun ibiliko ginen orduan ere… jeje. Bloga interesgarria da bai, gaiaren nondik norakoak analisis minimo batekin irakurtzeko. Azkenik aitortza txiki bat, Aldiriren aleak oraindik eskuratzeko dauzkat, laster batean jarriko naiz horretan!

  6. Kaixo, Mikel;Eskola garaian, zenbaitetan, gauza gehiegi zeuden kasu egiteko, eta normala bidean batzuk galtzea. :DEskerrik asko aldizkariarekiko interesa. Badakizu aurten harpidetzen bazara, ale guztiak eramango dituzula. Argibideak hemen.

Utzi erantzuna Ibai Gandiaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude