Hizkuntza, hirigintzarako oztopo

Galesko Bodelwyddan izeneko herrian, non 880 etxebizitza baino ez dauden, 1.715 etxebizitza berri egiteko egitasmoa dago 6.800 biztanle berriri ostatu emateko. Herriko etxebizitza kopurua hirukoiztu nahi du planak, beraz.


Bodelwyddango hirigintza planaren eremuak, 40.5 ha-ko azalerakoak / Gyngor Sir Ddinbych

Horraino, guztia ohi bezala, dagoeneko ez gaituztelako eskandalizatzen horrelako berriek.

Herritar batzuek Bodelwyddan Development Action Group izeneko plataforma sortu zuten iaz planaren aurka eragiteko. Hori ere ohikoa irudituko litzaiguke, zabaldu duten arrazoia ezagutu izan ez bagenu:

2000 etxebizitza egiteko plana bertan behera geratzeko zorian Galeseran izan dezakeen eraginagatik“.

Imajinatzen antzerako zer edo zer Euskal Herrian?

4 Comments

  1. Euskal Herrian pentsaezina izango zen. Eta horrelako kasu asko daude. Adibidez, Loiuko paradigmatikoa da. Loiun biztanle kopurua asko handitu da azken urteotan. Eta, era berean, euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da nabarmen. Bizkaian beste herri batzuetan ere horrelakoak gertatu dira, Uribe Butroe aldean: Jatabe, Gatika, Gamiz-Fika, Bakio, …

  2. Egia da. Israelgo gobernuak horrelako kolonizazio-estrategiak erabiltzen dituenean oso argi ikusten ditugu, baina etxe ondoan gertatzen diren fenomeno antzerakoak detektatzeko argia (eta salatzeko ausardia) falta zaigu. Ondo segi, Txerra.

  3. ederra albistea, bitxia bezain esanguratsua… Aldiri, entzuna nuen, biana ikusi sekula ez… lan polita egiten ari zaretena, eutsi horri…. ta zabaldu – kasu honetan, berriketan.info saretik sartu bainaiz-

Utzi erantzuna txerra(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude