%0,0001

Hau omen da Castelló-ko
aireportu berritik sartuko ei diren turisten portzentajea. Hala esan du
Espainiar Gobernuak, adieraziz ez dutela baztertzen turista galduren bat hara
hurbiltzea, hegazkinik gabeko aireportua bertatik bertara ikusteko. Izan ere, inauguratu
berri den aireportuak (150.000.000 €) ez du ez hegaldi-planik ez eta nabigazio-baimenik ere,
eta 45 minutu baino gutxiagora ditu Reuseko eta Valentziako aireportuak.

Pasa dira azpiegiturak per se onak zirela erraz sinisterazi
ziguten garaiak, eta porrotak
azaleratzen
direnekoan gaude jada. Zer ikasi izango dugu, ala?

2 Comments

  1. Harrigarria da, baita ere, ematen duzun lehen lotura: egunean 15 bidaiarik soilik hartzen dute Madril eta Guadalajara arteko AHTa!!!

  2. Euskadiko agintariek aiza gaindituko dute Castelló-ko aireportuko marka: Pasaiko kanpoko portua, Sukarrietako Guggenheim… Zer uste dute horiek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude