Norena da kalea?

Bilboko Espazio Publikoaren Ordenantza indarrean sartu zenetik zazpi hilabete bete ziren atzo bertan. Ospatzeko, iazko aldarrikapen arrakastatsuaren bigarren edizioan parte hartzera deitu dute V Bilboko lagunek: larunbata honetan, maiatzaren 21ean, Bilboko On Diego Lopez Haroko kale nagusian, arratsaldeko 17:00ean.

Horretaz eta espazio publikoaren inguruko beste hainbat gauzetaz hitz egin dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Gazte Borraste irratsaioan, Tas-Tas Irratian.

Saioa hemen duzue entzungai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude