Auzitegi Gorena, eraztun berdearen alde

Atzo izan genuen Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren berri: Gasteizko Lasarte ondoko legar-hobien lurzoruen birklasifikazioa legez kanpokoa litzateke. Bertan 4.000 etxebizitza eraikitzeko Vital Kutxaren egitasmoa, hortaz, bertan behera gelditu da, oraingoz.


Lasarte ondoko legar-hobien kokapena / Egileak marraztutako perimetroa

Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren arabera, lurzoru horiek, ia 40 hektareakoak, urbanizaezinak dira. Areago, 2000ko HAPOak balio paisajistikoko nekazaritza-lurzoru gisa kalifikatu zituen. Hala ere, jabeek egoera negargarrian dituzte, hainbatek salatu bezala, etxebizitzez betetzeko esperantzan:

“Balio paisajistikoa” duten legar-hobien egoera negargarria / Gasteizko Bilduk egindako argazki-txostena

Epaiak, Gasteizko hegoaldeko zoruen gaineko presio urbanistikoa gelditzeaz gain, eraztun berdearen itxiera erraztu lezake. Ea, bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude