Eski-urbanizazioak… udan

Aran haranean (zein ergelak diren tautotoponimoak) badira etxe politak. Harrizko fatxadak eta arbelezko estalkiak dituztenak. Tradizionalak. Baina han ere… txakurrak oinutsik.


Cuestas de Ruda, Vaquèira, Val d’Aran / Egilearen argazkia (CC-BY-SA)

Argazkiko etxe tradizional eta polit horiek guztiak berriak dira. Arango ohiko arkitektura imitatzen dute. Harrizko fatxada eduki arren, hormigoizko egitura sendoa dute. Baina deigarriena ez da hori (kitsch antzerakoak ikusteko euskal herritarrok ez dugu horren urrun joan beharrik, ezta?).


Cuestas de Ruda, Vaquèira, Val d’Aran / Google Earth

Deigarriena zera da, hurrengo argazkietan ikus daitezkeen hesi zuri-gorriak.





Cuestas de Ruda, Vaquèira, Val d’Aran / Google Street View

Alegia, errepidea ezik, kale guztiak pribatuak direla. Eski-urbanizazio hauek, Vaquèira eta Plan de Beret artean kokatuta daudenak, gated communities direlakoen neguko bertsioak dira. Eta udan ikustea, erabat hutsik daudenean, oraindik surrealistagoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude