Artikuluak jasotzeko deialdia = Call for papers. ALDIRI 23: “Publiko / Pribatu”

Espazio publikoa ez da, asmakizun bezala, beti gure inguruan izan; nolabait modernitateak ezarritako etiketa bezala uler daiteke “publiko” hitz hori. Alta, gizakien kokalekuak leku finkoetan ezarri ziren momentutik espazio publiko bati buruz hitz egin dezakegu. Espazio publiko hori ondare publiko bezala ulertzerakoan hasten da publiko eta pribatuaren arteko gatazka; gaur egun, espazio publikoetan gune pribatizatuak topa ditzakegun bezala, gune pribatuetan espazio publiko edo aske baten sinbologiak errepikatzen dira, “hiritarra” zena “erabiltzaile” bilakatzen. Merkantilizazio izkutu horren adierazle gorena zentru komertzialen inguruko proiektuak izan badira ere, gure hirietan badira hamaika adibide.

Bestalde, publikoa eta pribatuaren arteko oreka ez da bakarrik hirigintza-eskala batera mugatzen, arkitekturaren eskalan ere badirelako hainbat adibide non kanpoa eta barrua nahastu egiten diren, oihal-hormen erabileratik hasita murruen dekonstrukzio prozesuetara igaroz. Aldiriren 23. zenbaki honetan publikoa eta pribatuaren izaerak aztertu nahi ditugu, beraien ondorio formala eta bilakaera historikoa eta, nola ez, gizakiongan eta gure lurraldean duen influentzia

Zenbaki honetan parte hartu nahi izatekotan, bidali zure artikulua hurrengo 2015eko martxoaren 31 baino lehen. Artikulua idatzi baino lehen, eska ezazu berau idazteko txantiloia. Halaber, mezuaren izenburuan edo gaiean idatz ezazu: “23. zbkia: Publiko / Pribatu´´. Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera: aldiri.aldizkaria@gmail.com

Azkenik, 23. zenbakiaren ondorengo monografien gaiak hemen dituzu: www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri/bidali-zure-artikulua

Milesker zure arretagatik!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude