Ate joka dugu Donostia 2016 Kultur Hiriburutza, eta ikuspegi kontrajarriak agerikoak dira egitasmoak hirian izango duen eraginaren inguruan. Hirien arteko lehiakortasunaren ideiari bueltaka biak ala biak, aldea bada Kultura hiri-garapen berritzaile eta oparo baten berme moduan ulertzetik hirien merkatuan lehiatzeko aitzakia soil modura ulertzera. Tartean, hainbat eragilek prestaturiko programa zabal bat; azken-azkenean, “kultura” kontzeptuaren definizio hegemonikoak zein itxura hartuko duen erabakitzeko gatazka.
Zenbaki honetan parte hartu nahi izatekotan, bidali zure ekarpenaren abstract edo laburpen bat (250 karaktere gehienez, hutsuneak barne) hurrengo 2015eko urriaren 10a baino lehen honako helbidera:aldiri.aldizkaria@gmail.com.