Unai Fdz. de Betoño

2 Comments

  1. Arkitekturak berezkoa du hiriak, gizartea, politika ala giza harremanak eraldatzeko gaitasuna. Badira Aldirin, eta bereziki bere autore batzuetan, kirats guztiz politizatua duten artikuluak/sarrerak, eta modu sistematikoan errepikatu dira azkenaldian. Behin eta gehiagotan egon naiz idaztekotan, baina nahiago izan dut proiektuan sinisten jarraitu. Hitzegin eta erreflexionatu dezakegu: espazio publikoaren erabileraz, zaborren kudeaketaz, adierazpen askatasunaz, metroaz, kulturaz, industriaz ala beste edozertaz (sobera maila tekniko dauka bai Unai Fdz Betoñok eta baita beste Aldiri-ko komunitate zabala osatzen duen orok). Baina gogoko ez dudana, ta bide batez pena ematen didana, Aldiri politikakeri sinple batetarako erraminta bezala erabiltzea. Penaz diot, kalitatezko eta maila tekniko handiko edukiak plazaratu baitira (tamalez, azken sarrera hau, adibidez, propaganda politiko hutsa da, panfletada bat).

    Sutsuki defendatuko dut Aldiri bezalako euskarazko edukiak beharrezko direla, han eta hemen.

    Tamalez, etsituta nago, eta bide batez haserre. Aldiriren harpidetu honek, baja eskaria tramitatuko duela partekatu nahi nuen. Ziur ez duela eragin kualitatibo-kuantitatibotik izango, ez da nire asmoa, modu objetiboan erreflexio bat eragitea zaila ikusten baitut. Honenbestez, eta errespetuz, gero arte.

    • Kaixo, Imanol. Eskerrik asko zure mezuagatik (barkatu hain berandu argitaratzeagatik, baina ez dut lehenago ikusi). Espero dut zure kritika blogeko edukiaren gainekoa izatea (non ia-ia nik bakarrik idazten dudan), eta ez papereko Aldiriren gainekoa (non jende pilo batek idazten duen). Zure mezutik ez zait argi gelditu, eta argipena eskertuko nizuke.

      Sarrera hau nik neuk argitaratu dut, eta, ohi bezala, nire izen-abizenekin sinatu. Dudarik gabe, politika-ikutua duen sarrera da, hirigintzari buruzko beste batzuek duten bezala, eta, beraz, horretan arrazoia ematen dizut. Eta aitortu behar dizut, gainera, gero eta zailagoa egiten zaidala hirigintza eta politika banatzea. Hirigintzako edozein ideia, proiektu eta planetan ideologia jakin baten isla ikusten dudalako ia beti (arrazoi guztiz teknikoak ere egoteaz gain, noski). Ez dizut zuri gogoratuko politika terminoaren erroa “polis”etik datorrela, hiritik, sobera jakingo duzulako.

      Hori esanda, hurrengoak galdetuko nizkizuke: Saiatu al zara inoiz zure iritzia ematen, izen eta abizenekin, Aldiri blogean, eta ez dugu zure mezua argitaratu? Uste duzu inoiz inorri mezuren bat ezabatu diogunik arrazoi politikoengatik? Saiatu al zara inoiz Aldiri paperezko aldizkarian parte hartzen eta ez dugu zure artikulua argitaratu? Uste duzu inoiz inorri artikulu bat argitaratzea ukatu diogunik arrazoi politikoengatik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude