CALL FOR PAPERS. ALDIRI 34: “BESTELAKO ARKITEKTOAK”

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 34. zenbakian “arkitektoen” inguruan  jardungo gara.  Belaunaldiz belaunaldi arkitektoak sortu dira arkitektura eskoletan. Balore eta irizpide batzuetan oinarrituz, modu automatiko eta jarraikor batean erreproduzitu dira.

Gizartea eta aldi berean eskola higiezinen merkatuan oinarritu izanaren ondorioak pairatzen ari gara. Horren adibide gara postboom belaunaldikoak, agian inoiz eraikiko ez dugunak, eta egun eskola-errealitate talkaren adierazleak. Egoera honetan ohartu gara ildo estandarretik kanpo “Bestelako arkitektoak” jarduten direla.

Panorama konplexua eta anitza da, batzuek arkitekto ofizio estandarraren beste arrama batzuk garatzea erabaki dute, beste batzuek errealitateak edo arlo pertsonalak bultzatzuta ogibide desberdinetan murgildu dira…Beraz, argitara eraman nahi ditugu arkitekturan hezi eta diziplinako arauetatik kanpo jardun direnen edota arkitektura baztertu dutenen hausnarketak. Bidali egiguzu 250-300 hitzetako laburpentxo bat landuko duzun gaia azalduz.

Laburpenak jasotzeko data:  2018ko OTSAILAK 15

Artikuluak jasotzeko data:  2018ko MARTXOAK 18

Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude