CALL FOR PAPERS. ALDIRI 41: “TOPAKETEN KARTOGRAFIA III”

“Noiz ematen da iraganetik historiarako jauzia?”

Iazko 38. alean elkarrizketatu genuen Xabier Gantzarain idazle eta arte-kritikariak egina da itauna; orain, geure buruari egiten diogu galdera bera, eta hari tiraka beste batzuk ere sortu zaizkigu.

Iraganak orainaldira bidaiatzen duenean eraldatu egiten da derrigor, nork bere eran ekarriko baititu inoiz bizitakoak. Zer eta nola ekartzen dugun, horrek osatuko du gure oraina, iragana birpentsatu eta berrirakurtzeko aukera emango diguna.

2019an zehar gertatuak, pentsatuak, azalduak, idatziak, hausnartuak… ekarri nahi ditugu 41. alera: topaketa, mintegi zein biltzarretan jasotakoak, egindako ikerketa edo proiektuak, argitaratutako tesiak edo artikuluak… urteak emandako fruituen kartografia osatu, eta “iazko hura” “gaurko hau” bihurtzeko.

Hala, iraganetik historiarako jauzi txiki honetan argitara eman nahi duzun lanik baduzu, bidal iezaguzu 250-300 hitzeko laburpen bat landuko duzun gaia azalduz.

 

Laburpenak jasotzeko azken data: 2019ko IRAILAK 27

Artikuluak jasotzeko azken data: 2019ko AZAROAK 4

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

 

Irudia:  Laura Maioz Basterretxea

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude