Lurraldea & Hizkuntza II kongresua

Udako Euskal Unibertsitateak, UEMAk, Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, UPV/EHUren babesarekin, “Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak. II” jardunaldiak antolatu dituzte datozen otsailaren 5ean eta 6an, Donostiako Carlos Santamaría zentroan. Jardunaldien helburua da hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarrian sakontzea.… Jarraitu irakurtzen

“Gasteizko herritar parte-hartze eredu berri bat eraikitzen” jardunaldiak

Iazko jardunaldi emankorrei jarraiki, Gasteizko EH Bilduk bigarren saioa antolatu du maiatzaren 23an, 28an eta ekainaren 1ean, Europa eta Villasuso jauregietan. Aurten, hirigintzarekin zerikusi zuzena duen parte-hartzean zentratuko dira. Hizlarien artean, Montserrat Rosa (soziologoa eta unibertsitate-irakaslea), Asier Jaka (Donostiako parte-hartze… Jarraitu irakurtzen

“Bilbo kudeatzeko bestelako ereduak” jardunaldiak

Iazko jardunaldien zapore onari jarraituz, EH Bilduk “Bilbo kudeatzeko bestelako ereduak” topaketak antolatu ditu maiatzaren 23, 24 eta 25erako, Bilboko La Bolsa gizarte-etxean. Arkitekturarekin eta hirigintzarekin zerikusi zuzena duten hizlariak izango ditugu bertan, besteak beste, EtxebizHitza Plataforma, SostreCívic elkartea, Iñaki… Jarraitu irakurtzen

Lurrazpiko ezaguera

Munduaren ezagutzak patata batekin zerikusia du. Argudio honen defentsan agertu zen Emmánuel Lizcano Cristina Enea fundazioak antolatutako “Nekazaritza eta modernitatea” jardunaldietan. Patatari begirada zorrotzarekin so eginez gero, egunerokoaren hainbat gertakizunen politika-dinamika bertsuak aurkituko ditugu.   Patata tuberkulu herrikoia dugu, pobreen janaria izan baita mende askotan, glamourrik gabeko… Jarraitu irakurtzen

Metropoliaren ondorengoa

Anjel Martin Ramos hirigile errenteriarrak hitzaldi interesgarria eman zuen atzo Gasteizko Artium museoaren aretoan. “Hiriaren ondorenerako lau ikuspegi” izenburupean, metropolien ondoren datorkigunaren inguruan mintzo zitzaigun. Hitzaldiaren ikuspegia / Egilearen argazkia (CC-BY-SA) Martinek azaldutako lau ikuspegietatik azkena iruditu zitzaidan aipagarriena: Edward… Jarraitu irakurtzen

Apokalipsi industriala

  Jean Robert Donostian izan da aste honetan, Cristina Enea fundazioak oinezkoari buruz antolatu duen zikloari bukaera emateko. Jean Robert arkitektoa eta suitzarra bada ere, mexikar afrantsesatu doinuarekin ekonomia produktiboaren giza-ondorioetaz jardun zitzaigun, idazle eta ikerlari baitugu oinezkoarentzako espazioa berreskuratzearen aldeko… Jarraitu irakurtzen