Bolonia: ”lortu dugu”?

Izenburu hori —komatxorik eta galdera-ikurrik gabe, bistan  da— zeukan Madrilgo Arkitektoen Elkargoko dekanoak urtarrilaren hasieran bidalitako posta elektroniko masibo batek. Baina zer da zehazki lortu dena, eta nortzuk lortu dute?


Arkitekturako eta medikuntzako ikasleen manifestazioa Bartzelonan (2009-10-23)

Ohar horren egileak zera erantzungo luke, ziur asko: gure ikasketek master gisako maila izatea lortu dugu Espainiako arkitektook.

Eta egia izango da, hein handi batean. Baina badaezpada ez da txanponaren ifrentzua azaltzen: balizko aldaketa horrekin —oraindik ofiziala ez dena, inondik inora—, arkitektoa izan nahi duen ikaslea derrigortuta dago master bat ordaintzera, graduak ez baitu eraikitzeko gaikuntzarik eskainiko. Eta bestalde, Espainiako arkitektoek bakarrik 360 ECTS gainditu behar badituzte, non geratzen da Boloniako prozesuak ekarri behar zuen mugikortasun bedeinkatua?

3 Comments

  1. Boloniaren funtsa aspaldi geratu zen atzean eta ia zentzu guztia galtzen ari da, baina ez soilik espainiar estatuan, baita europako beste herrialde batzuetan. Italiako, Frantziako eta Belgikako hainbat ikaskidek azaltzen zidatenaren arabera, antza gutxi zuten bertako planteamentuek. Boloniako prozesutik gauza bat argi atera daiteke: ikasketak garestitu egingo direla. Aukera bat galdu da europako unibertsitate mailako ikasketak bateratzeko.

  2. Nire iritzian, aldaketa garaia da. Jean Nouvel-ek, Frantziako Estatuaren V. Errepublikaren baitako dinamika orokorrean, modernitatearen bideari ekin zion; bere kontraerran eta zailtasun guztiekin bat. Nabarroan, bederen EAEan, gauzak, gutinaka-gutinaka bada ere, aldatzen ari dira; eta, gaur egun erran daiteke ezen Nabarroa modernitatearen estetikarekin bat egiten ari dela. Jada ez da hain koloniala, eta Euskal Hiria den proiektu historikoa honen adibidea da, edo Bilbaoko hiria, edo Nabarroa osoa ekosistema arkitektonikotzat aintzatestea (PADa-NFEa-EAEa). Pozgarria da hainbat arkitekto Aldiri bazalako aldizkariaz erditzea. Aldaketa garaia da, eta jada krisi ekonomikoa, ekologikoa eta biologikoa agerikoa da. Zirrikitoak bilatu behar dira. Gure iparraldeko metropolian, Parisen, Architecture d’Aujourd’hui bezalako aldizkari bat eraldatu egin da, eta berrantalatze aroan sartu da. V. Errepublika VI. Errepublikan eraldatzen ari da. Ez da zeharo jakina, ea I. Errepublika konstitui daitekeenikan, baina aukera eraiki egin dugu. Aldaketa garaia al da ere Aldiri aldizkariarentzat?Biziki interesgarria:http://www.larchitecturedaujourdhui.fr/pdf/PresentationAA2009.pdf

  3. Aldiri aldizkariarentzat sorrera-garaia da oraindik, Andoni maitea.

Utzi erantzuna naroa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude