Inuzentadak?

Bart, Berriak zekarrena irakurri ondoren, abenduaren 28a zela etorri zitzaidan burura; data hori, ondo dakizuenez, txantxa eta inuzentadak burutzeko egun aproposa da.

Gaurko egunkaria irakurri ondoren, benetako albistea zela ikusi dut; antza, Eusko Jaurlaritzak emandako hitza bete nahi du, eta alokairua eta birgaitzearen aldeko apustu sendoa egin.

Irudia: joxemizumalabe.org

Politikari baten buruan sartuz gero, zer pentsamendu topatuko genituzke? Agian: “Hau izango da larrialdi sozialak behar duen iraultza”; “industriak beharrezkoa duen astindua izango da honako hau”; “ea honekin sustatzaileak baketan uzten nauten”; “a ze pufoa laga behar diedan nire ondoren datozenei”; edo…

3 Comments

  1. 2001. urtean 89.145 okupatu gabeko etxebizitza zeuden (EUSTAT).
    Eta orain 40.000 berri egin nahi? BZH!!!

    ASKI DA.

  2. @Unai: Azalera-eskubidearena komentatzen duzu, Unai, eta aferaren eskizofrenia agerian utzi: bidearen hastapenetan gaudenean, sozialistek (BOE erreserbak bultzatu
    zituzten berdinak -Maturana, kasu-) atzera pausua egiten dabiltzatela
    ematen du. Zergatik…bo. Ez naiz ni horren argia, ezta jakintsua ere.Ondare publikoaren katxondeo horrekin batera, birgaitzea bezalako neurri zaila eta korapilatsua sartzen digute. Zaila, jada funtzionamenduan den hiri-ehunean jardun behar garelako, horrek dakarren kudeaketa arazoekin: jendea berkokatzea, ondare arkitektoniko eta arkeologikoarekin borrokatzea, eta, batez ere, telebisten aurrean polita gelditzen ez den ekimena delako -ez dago mozteko zinta gorririk.Azalera-eskubidea salmentara jartzea, nire ustez, kriston kagada da. BOE horiek gizartearen ondarea dira, eta prezio murriztuen mesedea jaso duen familia horrek -zozketa bezalako metodo antidemokratiko batekin, gainera- etxea erabiltzeko denbora luzeeeea izango du, 75 urte, alegia. Gero, Estatuaren ondare geldituko litzateke. Aldiz, etxeen “jabe” izan nahi dugu denok. Sakonki errotua dugu kontzeptua: baserria, gaztelua, gotorlekua… arrazoi ekonomikoak daudela ere argi dago (batetik, salmenta-erosketa prozesuak sustatu, bestetik norberak egin dezakeen mikroespekulazio hori).Edozein kasutan, analisi merke honen atzean ezjakintasuna besterik ez dago; gauzen zergatien ideia zipitzik ez, politikariak gaur “txuria” eta bihar “beltza” esaten dutela ematen du. @Ion: BZH!! Gehiago esan behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude