Erakusketak

Haien ibilbidean arkitekturarekin topo egindako bi artisten erakusketak dakartzagu gaurkoan. Aste Santuko “kapirotiei” balizko alternatiba polita izan daitekeelakoan, horra bertoko bi artisten erakusketak.

Lehenbizikoa Sahatsa Jauregi dugu, hernaniarra, aldizkariaren 0 zenbakiko azalaren egilea. Montehermoso Kulturgunean izango du Sahatsak bere obra erakusteko beta, bi hilabetez. Hemen xehetasunak.

Bestalde, EHAEOko Bizkaiko egoitzan Julen Agirre Egibar azpeitiarraren obra dago ikusgai, maiatzaren 14ra arte. Hiria du Agirrek hizpide: beste garai batzuetara eramaten gaituzten keinu formalak agertzen dira aurkeztutako bere obran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude