Egunotan 72 urte bete dira errusiarrek Auschwitz kontzentrazio-esparru nazia askatu zutenetik. Horren karira, Auschwitz-Birkenau museorako nazioarteko arkitektura-lehiaketa interesgarria gogorazi daiteke, pixkat geroxeago, 1957-1958an, garatu zena.
Oskar Nikolai Hansen arkitekto poloniarrak irabazi zuen, kilometro bateko luzerako eta 70 metroko zabalerako diagonal soil batek osatutako diseinu batekin.
Proiektuaren arabera, bide horren barneko barrakoiak eta errausketa-labea egokiro eraberrituko eta mantenduko lirateke; bide horretatik kanpokoak, ordea, denboraren menpe desegiten utziko ziren gutxinaka.
“The Road” (Bidea) izeneko proposamen irabazle abstraktu eta poetiko horrek epaimahaikideen onespena lortu zuen, baina ez Auschwitzetik bizirik irtendako lekukoena. Bidea ez zen gauzatu.
2 Comments