Call for papers. Aldiri 30: “GENEROA ERAIKI!”

arropakhirian

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 30. zenbakian pil-pilean dagoen generoaren gaiari helduko diogu. Arkitekturak generoen eraikuntzan duen eragina eta alderantziz, genero ikuspegiak arkitekturari ezarritako baldintzak eta hau aintzat hartzean sortutako aukerak ikertuko ditugu.

Espazioaren erabileran, beronen diseinua bezain baldintzatzailea da jaiotzatik jasotzen dugun genero hezkuntza. Emakume eta gizon bezala heziak garen heinean, espazioen bizipen eta pertzepzio ezberdinak ditugu. Orokorrean aspektu hau ez da kontutan hartu eta hiri-espazioak gizonezkoen begiradatik eraiki dira. Generoa kontutan hartzean azaldutako ikuspuntu berriez mintzatu nahi dugu.

Honen inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 hitzetako laburpentxo bat landu nahi duzun gaia azalduz.

Laburpenak jasotzeko data: 2017KO OTSAILAK 28

Artikuluak jasotzeko data: 2017ko APIRILAK 30

Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude