CALL FOR PAPERS. ALDIRI 35: “EKONOMIA”

 

Supersur-aren bigarren fasearen eraikuntza onartu eta aurrera doala esan berri du Bizkaiko Aldundiak. Eraikitako zatiaren erabilgarritasun eta errentagarritasuna kolokan dagoen honetan, proiektuari jarraitasuna eman eta AP-68arekin lotzea omen da etorkizuneko mugikortasunaren beharrei erantzuteko bidea. 380 milioi eurotik gora.

Garraio azpiegitura handiak, aldirietan eraikitako urbanizazio amaigabeak, 60. hamarkadan modu masiboan eraikitako langileentzako etxebizitzak, harrobiek paisaia menditsuan sortutako arrakalak, marka-hirien arteko nazioarteko lehia etengabea… Hainbat dira kapitalak gure inguruan eragin eta eraikitzeko dituen moduak. Hiriaren eta lurraldearen gorpuztea nahitaez zeharkatzen duen faktorea baita ekonomia.

Hainbat ertzetatik heldu dakiokeen harreman banaezin honen inguruan jardungo gara Aldiriren 35. zenbakian. Hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa (hutsuneak barne) landu nahi duzun gaia azalduz. Gogoan izan data hauek:

Laburpenak jasotzeko azken data: 2018ko EKAINAK 25
Artikuluak jasotzeko azken data: 2018ko UZTAILAK 23   IRAILAK 7

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:
aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude