CALL FOR PAPERS. ALDIRI 38: ” Memoriaren espazioa, espazioaren memoria”

Zer diote gure hiriek? Oroigarrien eszenifikazioa, eraikinen errelatoa, kale-izendegien aldarria… zenbat kontakizun gordetzen da espazioetan?

Hurrengo zenbakian memoriaren espazioaz eta espazioaren memoriaz jardungo gara. Azken urteetan asko hitz egin da oroimen historikoaren inguruan, eta arkitektura zein hiria faktore eragileak dira memoriaren sorkuntzan. Oroimenaren mugak lausoak eta berau jorratzeko moduak difusoak diren arren, hiriak memoria gordetzeko eta islatzeko forma, baliabide eta gaitasun anitzak ditu. Gatazken zauriak azaleratu edo ezkutatzen dira gure errealitateak bizipenetan oinarrituta eraikitzen diren garai honetan.

Hainbat ertzetatik landu daitekeen gaiari helduko diogu Aldiriren 38.zenbakian. Hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa (hutsuneak barne) landu nahi duzun gaia azalduz. Gogoan izan data hauek:

Laburpenak jasotzeko azken data: 2019ko OTSAILAK 22

Artikuluak jasotzeko azken data: 2019ko MARTXOAK 25

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude