Donostiako arazoa
«Donostian arazo bat dugu: ez dugu ezer bota nahi» — Santi Peñalba, 2013ko irailaren 25ean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
«Donostian arazo bat dugu: ez dugu ezer bota nahi» — Santi Peñalba, 2013ko irailaren 25ean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
«Gasteiz udalerriko lurralde mailako azpiegituren zerrendan ez dut Araka aipatu, ez. Araka ezin da ikutu. Araka zulo beltz bat da». — Aitziber Elorrieta Landaluze (Gasteizko Udaleko Plangintza eta Hirigintza-antolakuntza Gauzatzeko zerbitzuko arduradun teknikoa, pasa den 2013ko irailaren 17an).
«Arte abstraktua kalitatezkoa izateko oso-oso ona izan behar da». – Iñaki Anasagasti (2011/6/18)
«Gasteizera nator, eta hunkitzen naiz. Nekazaritza-eraztun bat duzue, 60 bat herrik osatua. Hori ez duena txiroa izango da etorkizunean». – Fernando Prats (2013-4-11)
«(…) aspaldi honetan Euskal Hiriak De civitate Dei dakarkit gogora garbi-garbi: han Agustin Hiponakoak kontrajartzen zituen Jainkoaren Hiria (bertutea eta egia) eta Eremu Paganoa (basagirokoa, bekatuzkoa). Irudi luke bazterrak beren antz-irudi-gogara eratutako Hiritzar bihurtzea izan dela Gizon Haundi askotxoren tema».… Jarraitu irakurtzen
«Etxe gehiago eraikitzea eta hipoteka-mailegu gehiago ematea da egin behar dena». – Miguel Martín, Espainiako banku-patronalaren lehendakaria (2012-11-19)
«Diru asko-asko dago munduan, eta hura erakartzeko proiektuak behar dira». – Alfonso Vegara (laopinioncoruña.es, 2012)
«Horretatik dator diru gosearen neurrigabea. Dauden bezala alienatuak, golfak betetzen du beren gutizia, edo zilindro anitzeko autoak, eslora handiko belaontziak, hegoaldeko etxe lorategidunak, eta bekaiztiak eta krudelak bilakatzen dira lankideekin ere. Azken batean gizajoak dira (…)». Ramon Saizarbitoria, Iñaki Abaitua… Jarraitu irakurtzen
“Hiriaren bizitza soziala guztiz desagertzea ezinezkoa da; hirian beti sortzen dira aurreikusita ez zeuden gertakariak”. – Andeka Larrea (ARGIA, 2012)
Jon Maia 2008an / ukberri.net (CC-BY-SA) “[1960ko hamarkadako] Garai hartan herrien kanpoaldeetako txapuza arkitektural eta ghetto fisikoetara bizitzera etorri zirenak euskalduntasunetik kanpo geratu ziren nagusiki”. – Jon Maia, 2011