Urtarrilak 31rako idazlanen deialdia: “Gizarte zaharra, arkitektura berria´´

ALDIRI. ARKITEKTURA eta ABAR aldizkariak artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du. 26. zenbakiaren izenburua “Gizarte zaharra, arkitektura berria” izango da.

Ezaguna dugun arazoa da, zahartzaroak bere ajeak ditu. Batzuetan arazotxo txikiak baino ez dira izaten, baina beste batzuetan larritasun handiagoko aferak soluzionatu beharra izaten dugu. Kasu horietan, adindua den pertsona bera ez ezik, inguruan duen jendea zein ingurune fisikoa berrantolatu behar izaten dira. Nola aurre egin honi guztiari? Gero eta konponbide berri gehiago daude. Badaude gailu eta tresna berriak zeinak adindutako pertsonari bizitza errazten dioten. Beste batzuetan eraikuntza eta arkitektura neurri sinpleagoekin adinduaren ingurua goxatu daiteke.

Artikuluak urtarrilaren 31a baino lehen bidali behar dira aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. Eska ezazu lehenik artikulua idazteko txantiloia helbide berean.

Elderly_Woman_,_B&W_image_by_Chalmers_Butterfield. Wikipedia

Elderly_Woman_,_B&W_image_by_Chalmers_Butterfield. Wikipedia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude