Call for Papers. Aldiri 28: “Suburbia”

Suburbia: suburbioek utopiarekin bat egiten duten tokia” (Pet Shop Boys, 1986).

Periferia, aldiria, exurbia, faubourg, banlieue, periurbea… Terminologia ugari sortu da suburbia deituko dugun hirugarren espazio postmoderno hori izendatzeko, ohiko hiriaren eta landaren arteko eremu lauso gero eta handiagoa eratzen ari dena. Lurra osoa irensten ari baita suburbanizazio-prozesua.

Aldiri aldizkariaren 28. zenbakian suburbiari buruz mintzatuko gara. Hiri-mugaren ondoko espazio zehaztugabe horri buruzko artikuluren bat gurean argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu! Gogoan izan data hauek:

  • Laburpenak (100 hitz inguru) jasotzeko azken data: 2016ko ekainaren 1.
  • Artikulu osoak jasotzeko azken data: 2016ko uztailaren 1.

Zalantzak eta galderak: aldiri.aldizkaria@gmail.com

 

Unai Fdz. de Betoño

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude