Artikuluak jasotzeko deialdia. Call for articles

 

Duisburg_Stahlwerk_08

Aldiriren 15. zenbakiak Buzo urdinak, amantal zuriak izenburua izango du. Azken hamarkadan lurralde-antolakuntzak industriaren sektorean zehazki izan duen eraginaz hausnartzera bideratu nahi dugu. Izan ere, industria-jarduera hirietatik kanporatu da, leku egokiagoak lortzeko aitzakiaz, edo aktibitatea bera suntsitu delako. Buzo urdinak desagertuz joan dira herrialde garatuetatik, produkzioaren deslokalizazio-prozesu globala bitartekari. Buzo urdinen tokiko industria amantal zurien aktibitate garbiez ordezkatua izan da maila handi batean.

Desindustrializazio prozesu hau globala bada ere, Euskal Herrian industriak izan duen paperagatik azterketak balio erantsia baduela iruditzen zaigu. Horregatik, industria-sektorearen eraldaketa-prozesuarekin harremanean diren artikuluak jaso nahi ditugu (industria-ondarearen berreskurapenaz, industrialde-ereduen alternatibez, industria-lurzoruen etorkizunaz…).

Zure ekarpenak nahi ditugu!

Laburpena jasotzeko data: bidali egiguzu laburpentxo bat (250 karaktere gehienez, hutsuneak barne) 2013ko martxoaren 15a baino lehen.

Onartutako artikuluak jasotzeko azken emate-data: 2013ko maiatzaren 15a.

Bidalketa-helbidea: aldiri@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude