CALL FOR PAPERS. ALDIRI 32: “LURRALDEA ETA HIZKUNTZA”

call-for-papers_aldiri-32

Begien bistakoa da hizkuntza oinarrizko tresna dela, oinarrizkoena, edozein komunitateren komunikazioan. Eta gauza arras aztertuta da, hirigintza edo lurralde antolamendu jakin batek bertako biztanleen osasunari eragiten dion moduan, komunitateari berari ere eragiten diola; beronen kohesioari, bertakoen harremantzeko moduari. Hortaz, berez argi legokeen arren, sarritan ez da haintzat hartzen lurraldearen eta hizkuntzaren arteko zuzeneko harremana. Honen adibide garbia da azken hamarkadetan euskararen arnasgunetzat hartzen diren herriek izan duten hazkundea, eta aldi berean izan duten euskara mailaren jeitsiera kezkagarria.

Gai honekiko gizarte-kezka nabarmenaren erakusle dira 2014an, 2015ean eta 2016an UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean antolatutako “Lurraldea eta Hizkuntza” hiru jardunaldi arrakastatsuak, bai eta urte bertsuetan Asmoz Fundazioarekin batera antolatutako bi MOOC-ikastaro jendetsuak ere. 2016-2017 ikasturtean, aipatutako jardunaldi eta online-ikastaroei segida logiko eta espezializatuagoa eman dion “Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa” graduondokoa garatu da UPV/EHU eta UEUren arteko elkarlanari esker, eta bigarren edizioa aurkeztu da hurrengo ikasturterako.

Nabarmena da hortaz gaian interesa egon badagoela, eta 32. Aldirin Lurraldearen eta Hizkuntzaren arteko zuzeneko harremanaz aritu nahiko genuke. Honen inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 hitzetako laburpentxo bat landu nahi duzun gaia azalduz.

Laburpenak jasotzeko data: 2017KO ABUZTUAK 31

Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude