CALL FOR PAPERS. ALDIRI 43: “ETXEBIZITZAZ”

COVID-19aren pandemiak lehen lerrora ekarri du etxebizitzaren afera. 2 hilabetetan zehar, denerako eta ahal zenerako gune bilakatu ditugu etxeak: eskola, lantoki, dantzaleku zein lorategi. Etxean sartu zaigu hiria, eta hainbatetan, ezin kabitu ibili gara.

Etxebizitzaren forma eta funtzio soziala aldatuz joan da historian zehar. Industrializazioak soldatapeko lanak fabrikara atera zituen bezala, familia nuklearraren hegemoniak pribatutasunaren muga zorroztu zuen. Hiriek jasandako inmigrazio masiboak bizitetxe duinerako aldarria izan zuen ondorio; eta XIX. mendeko higienismoak argiztapen eta aireztapen baldintzen hobetzea ekarri zuen. Egun ere, hainbat dira etxebizitzaren aferak planteatzen dizkigun erronkak, eta etxealdi behartuek erronka horien urgentzia mahaigaineratu digute. Nola sortu espazio malguagoak? Nola egin toki lan ordainduari zein musutruk egiten denari? Nola lausotu “kanpoarekiko” eta “bestearekiko” mugak?

Etxebizitzaz mintzatuko gara Aldiriren 43. zenbakian. Hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa landu nahi duzun gaia azalduz.

Gogoan izan data hauek:

  • Laburpenak jasotzeko azken data: 2020ko URRIAren 6a
  • Artikuluak jasotzeko azken data: 2020ko AZAROAren 16a

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera: aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude