25. zenbakia: “Donostia, kulturaren hiria?”

2016ko 1. hiruhilekoa (urtarrila-otsaila-martxoa) 1. Donostia, kulturaren hiria? Egilea: Erredakzio-kontseilua Artikulu mota: editoriala Orrialdea: 1 PDFa jaitsi 2. Azalaren egilea. “Oharkabean pasatzen zaio herritarrari inguruan duen soinu guztia; utzikeria apur batez bizi dugun saturazioa da”: Ainara LeGardonekin solasean Egilea: Ander… Jarraitu irakurtzen

Call for papers. ALDIRI 25: Donostia, kulturaren hiria?

Ate joka dugu Donostia 2016 Kultur Hiriburutza, eta ikuspegi kontrajarriak agerikoak dira egitasmoak hirian izango duen eraginaren inguruan. Hirien arteko lehiakortasunaren ideiari bueltaka biak ala biak, aldea bada Kultura hiri-garapen berritzaile eta oparo baten berme moduan ulertzetik hirien merkatuan lehiatzeko… Jarraitu irakurtzen

EHko hiriburu nagusietako azterketa ekonomiko-urbanistikoa

Oporretan izan bazara abuztuaren azken astean, akaso BERRIA egunkariak argitaratu duen udako serie bikaina galdu duzu. Bost artikulu izan dira, Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko hazkunde ekonomiko-urbanistikoaren azterketa bildu dutenak. Helbide honetan dituzu irakurgai: Hiriburuen erradiografia ekonomikoa. On egin!… Jarraitu irakurtzen

Zuhaitzen artean ezkutatuta

Isuuru arkitektoek diseinatu eta eraikitako Donostiako UBA Etxea aztertu dugu urtarrilaren 5eko Ortzadarren. Handiago ikusteko, sakatu irudian. [issuu viewmode=presentation layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130209100028-46001dc2994a4b3aa004aca2915b055c docname=30_isuuru__maider__2013-1-5 username=grafografo loadinginfotext=30%20Isuuru%20(Maider)%202013-1-5 showhtmllink=true tag=aldiri width=600 height=849 unit=px]