CALL FOR PAPERS. ALDIRI 44: “NORA GOAZ?”

Bizi garen mundu honen geroak zer pentsatua ematen digu.
Etorkizunean bizitoki izango ditugun hiri eta eraikinak nolakoak izango diren igarri nahian, espazio horiek aztergai dituzuenek ondorioztatu edo aurreikusi duzuenaren berri izan nahiko genuke.

Zer proposamen berritzaile egin dira urbanismoaren eta arkitekturaren alorrean azken urteotan? Zein dira egungo joera nagusiak? Zein ondorio atera dituzte azken ikerketetan?
Nolakoa irudikatzen duzue etorkizuna?
Mundu hiperkonektatu honetan zein pisu dute tokian tokiko berezitasunek?

Esaerak dioenez, “haizea alde du nora joan badakienak”.
Nora joango garen ziurtatzea zaila izan arren, nora joan nahiko genukeen zehazteak ez digu kalte egingo.

Bide horretan, hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpena landu nahi duzun gaia azalduz.

Gogoan izan data hauek:

  • Laburpenak jasotzeko azken data: 2020ko URRIAK 18
  • Artikuluak jasotzeko azken data: 2020ko AZAROAK 30

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera: aldiri.aldizkaria@gmail.com

Irudia: Hephaestus proiektua.
Europear Batasunaren Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza programa, 732513. Dirulaguntza Hitzarmen zbkia.
https://www.hephaestus-project.eu/

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude