CALL FOR PAPERS. ALDIRI 33: “TOPAKETEN KARTOGRAFIA”

33-zbkia_call-for-papers_irudia-pavel-buchler-studio-schwitters-2010-3

Hirigintza eta arkitekturaren inguruan ikertzea aberasgarria egiten zaigu; are gehiago ikasitakoa plazaratzea, taldean partekatzea.  Aldirik badu elkargune hori eskaintzeko bokazioa: gai zehatzak landu eta artikuluak argitaratzeaz gain, ikertzaile eta idazleen arteko topagunea ere badelakoan gaude.

Aldiri, Arkitektura eta Abar aldizkariaren 33.zenbakian, hain zuzen, plazara ekarri nahi ditugu 2017an gurean ezagutu ditugun lanak. Topaketa, mintegi zein biltzarretan jasotako ikerketak, argitaratutako tesiak edota gai jakinetan lekurik izan ez duten artikuluak bilduko ditugu ale honetan. Xedea da urteak emandako fruituen kartografia osatzea.

Beraz, argitara eman nahi duzun hausnarketa, azterketa edo proiekturen bat baduzu, bidali egiguzu 250-300 hitzetako laburpentxo bat landuko duzun gaia azalduz.

Laburpenak jasotzeko data: 2017KO URRIAK 15

Artikuluak jasotzeko data: 2017KO AZAROAK 20

Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude